domingo, 8 de marzo de 2015

Barria-Eco School




BARRIA-ECO SCHOOL

Otsailak 23tik 27ra San Viator ikastetxeko 2.B eta 2.C ko ikasleek Barriara joan gara. Proiektu honen helburuak ingelesa praktikatzea, ekologia lantzea eta ondo pasatzea dira.

Aste honetan ekintza asko egin ditugu. Egunero, eguna martxarekin hasteko, dantzatzen genuen. Gero, ondo esnatuta geundenean, taldeetan lantegi batzuk egiten genituen. Esaterako, argazkigintza, ekologia eta marrazketa tailerrak. Baita ere, nahiz eta euri asko egin, mendira joan ginen eta Zirauntz ibaiko iturburua ikusi genuen. Gauero, ohera joan baino lehenago, broma jolasekin asko barre egiten genuen.

Ekintza gehienak asko gustatu zaizkit baina batzuk aspergarriak ziren, haien artean, marrazketa tailerrak. Jantokiko janaria oso ona zegoen etxeko janaria zen-eta. Monitoreak oso jatorrak ziren eta oso ondo pasatzen genuen haiekin. Eskuarki dena gustatu zait, eguraldia izan ezik. Eguraldi oso txarra izan dugu aste honetan eta eragozi digu kanpo ekintza gehiago egitea.

Nire egonaldia Barrian izugarri ona izan da, izan ere, ingelesez aste bat bizi izan dugu eta ekologia-ekintzak egin ditugu. Baita ere, gure ikaskideak hobeto ezagutzeko balio izan digu. Horregatik, pentsatzen dut oso ondo izango litzateke hiruhileko bakoitzean behin horrelako aste bat izatea. Oso ondo pasa dut Barrian eta ingelesa ikasi eta ondo pasatu nahi baduzue, Barriara joatea gomendatzen dizuet !!


martes, 3 de marzo de 2015

Arrazismoa



ARRAZISMOA

Arrazismoa edo xenofobia oso garatuta dago gure gizartean. Nik uste dut, arrazismoa oso arazo larria dela gure gizartean eta gure gizartetik guztion artean kendu behar dugula. Baina, arrazismoa ez dago bakarrik kalean, baizik eta kirolan ere.
Esaterako, futbol zelaietan futbol-zaleak txuriak ez diren jokalari eta zaleei irainak esaten diete.
Baina, eskerrak, Espainiako Futbol Federazioak erabaki duela irain errazistak esaten dituzten pertsonei futbol zelaietatik kanporatzea.
Nire ustez, erabaki hori hartzea oso ondo dago baina ez de nahikoa. Irain errazistak esatea edo zuriak ez diren pertsonei pertsona txuriak baino txarrago tratatzea isun ikaragarriekin zigortu egin behar da. Hau da, xenofobia gure gizartetik desagertu behar da.